X Izpien bidezko teknikak

Erradiazio ionizatzaileei esker, anatomia arrunta eta patologikoa hobeto ezagutu ahal izan du medikuntzak, bai eta bizidunen fisiologia normala eta anormala ere.

Erradiazio ionizatzaileen erabilerak eragin biologikoak ditu materian. Hori dela eta, energia apaleko X izpiak erabiltzen dira azterketa horiek egiteko. Bakoitzari dosi-muga oso txikiak ematen ahalegintzen gara. Horretarako, funtsezko hiru printzipio hartu behar dira kontuan: justifikazioa, optimizazioa eta dosia mugatzea.


Justifikazioa

Erradiazio ionizatzailearen pean jartzeko, justifikazioa behar da. Eskaintzen digun onurak handiagoa izan behar du arriskuak baino.


Optimizazioa

ALARA (As Low as Reasonably Achievable) irizpidea erabiltzen da. Horren arabera, erradiazio ionizatzaileen eraginak ahalik eta motelena izan behar du, faktore ekonomiko eta sozialak aintzat hartuz.


Dosia mugatzea

Edozein modutan ere, erradiazioaren dosiak ezin du legeak ezarrita dituen mugak gainditu. Horrela, pazienteak ez ezik langileak ere babestea lortzen da.

Jarduera hori Erradiazio Ionizatzaileen aurkako Osasun Babesari buruzko Arautegian —Euratomen 96/29 zuzentaraua, 783/2001 Errege Dekretua— dago araututa. Urtean behin, nahitaezko kontrolak egiten ditu Babes Erradiologikoko Unitate Tekniko baimendu batek.


Diagnostiko Prozedura Nagusietako Ohiko Dosi Eraginkorrak
Diagnostiko Prozedura Dosi Eraginkorra Ezaugarria (mSv)
Gorputz-adarretakoa eta artikulazioetakoak (mokorra kanpo utzita) < 0,01 mSv
Bularraldekoak (arrunta, atzeaurrekoa) 0,02 mSv
Burukoa 0,07 mSv
Bizkarraldeko bizkarrezurrekoa 0,70 mSv
Gerrialdeko bizkarrezurrekoa 1,30 mSv
Mokorrekoa 0,30 mSv
Pelbisekoak 0,70 mSv
Sabelaldekoak 1,00 mSv
BBU (bena-barneko urografia) 2,50 mSv
Esofagograma 1,50 mSv
Esofago gastroduodenala 3,00 mSv
Heste-iragotzea 3,00 mSv
Enema opakua 7,00 mSv
Buruko ordenagailu bidezko tomografia 2,30 mSv
Bularraldeko ordenagailu bidezko tomografia 8,00 mSv
Sabelaldeko edo pelbiseko ordenagailu bidezko tomografia 10,00 mSv

Idazkuna

  • < 1 mSv: Arrisku mespretxagarria
  • 1 - 10 mSv: Arrisku oso txikia
  • 10 - 100 mSv: Arrisku txikia

igo


erradiografiaren errebelatu digitala


X IZPI ARRUNTAK

Hauek dira gehien egiten diren azterketak: burukoa, bularraldekoa, goiko eta beheko gorputz-adarretakoak, bizkarrezurrekoa, etab...


ORTOPANTOMOGRAFIA

Ahoko egitura osoa erakusten duen erradiografia panoramikoa.


MAMOGRAFIA

Oso txikiak direlako medikuak aurkitu ez dituen tumoreak detekta ditzakeen titietako erradiografia.

Gutxi garatuta dauden tumore txiki horien detekzioak tumorea erauztea eta erabat sendatzea ahalbidetu dezake.

mamografia digitalaHona hemen aplikatzen diren irizpideak:

  • · 40 urtetik beherako emakumeetan mamografia ez da beharrezkoa, baldin eta bularreko minbiziaren aurrekariak ez badituzte familian.
  • · Familian bularreko minbiziaren aurrekariak dituzten 40 eta 50 urte bitarteko emakumeei urtean behin egin behar zaie. Aurrekaririk ez badago eta nodulurik ez badago, 2 urterik behin egin behar da.
  • · 50 urtetik aurrera, kasu guztietan urtean behin egin behar da.

OTA-ESKANERRA (ORDENAGAILU BIDEZKO TOMOGRAFIA AXIALA)

X izpiak erabiliz diagnostiko erradiologikoa egiteko erabiltzen da proba hori. Irudiak ordenagailuz prozesatzen dira. X izpiek zeharkatutako planoak ordenagailuan berregiten dira. Irudia osatzeko, irradiatutako eremuak zenbat x izpi zurgatu dituen neurtzen da.

Irudiak prozesatzean, telebista-monitorean edo erradiografian hiru dimentsioko ebakidura moduko batzuk ikus daitezke. Organismoaren eta organoen irudi oso kontrastatuak lortzen dira, eta, ondorioz, diagnostiko oso zehatzak egiteko aukera ematen dute.

Erabilera: Gorputzeko eremu ia guztiak azter daitezke: burua, bularraldea, sabelaldea, bizkarrezurra, pelbisa... Hori dela eta, sistema aparatu guztien analisi zehatza onartzen du: nerbio-sistema, digestio-aparatua, arnas-aparatua, sistema ginekologikoa eta urologikoa, baso-sistemak, lepoko egiturak, bizkarrezurra, tumoreak, etab…

Baina ez du irudi bidezko diagnostikoa egiteko bakarrik balio, interbentzio-tekniketarako ere balio du, medikua interbentzioaren eremura eramaten baitu.

Kasu batzuetan, bena barruko edota ahoko kontraste erradiologikoak erabili behar izaten dira, organo batzuen funtzionamendua ikusi ahal izateko. Kontraste hauek iododunak dira.
Proba egin aurretik produktu horien alergiako aurrekaririk noizbait izan duzun a la ez galdetuko zaizu, eta informatutako baimena sinatzea eskatuko zaizu. Centro Médico Udalaitz-en historian ez dugu inoiz efektu sekundario aipagarrien kasurik izan.


HAGINETAKO OTA (DENTASKANA)

OTAn masailezurretan egindako ebakidura axialen inguruan lortutako irudiak digitalizatu eta informatizatzeko aukera ematen du informatika-aplikazio horrek.

Masailaren eta aurpegiaren inguruan egitura anatomiko oso garrantzitsuak daudenez, hala nola, hortz-hodiak, sudurreko eta ahosabaiko hodia, masail-altzoak eta sudur-hodiak, beharrezkoa izan da errendimendu handiagoko teknika bereziak erabiltzea, adibidez 1 mm-ko ebakidurak eta 1/1eko bisualizazio erreala. Halako azterketak inplantologiarako eta masail-aurpegietako kirurgia orokorrerako gomendatzen dituzte.


DENTSITOMETRIA

Hezurretako dentsitometria-azterketa OTA helikoidalean egiten da, Osteo CT izeneko programa bereziaren bidez. L1, L2 eta L3 gorputzetan ebakidura axialak egiten ditu, hezurren dentsitate minerala kalkulatzeko cm3-ko kaltzio gramotan. Hezur-mineralizazioaren aldaketak azkarren eta zehatzen nabaritzen dituen hezur trabekularra neurtzeko gai den teknika bakarra da, eta, horregatik, teknika sentikorrentzat du egile askok.

Hezur kortikala bereizteko gai denez, artrosi-aldaketak emaitzetan ez nahastea ahalbidetzen du. Hortaz, beste hainbat eta hainbat teknikatan moduan, adin handieneko pertsonei mokorreko azterketa dentsitometrikoa egin behar zaie, hezur-dentsitate globala aztertzeko.

Azterketa horiek deskaltzifikazio-susmoa dagoenean dira gomendagarriak.


Jatorriak

  • UNIMEDI OSASUN-JURIDIKO esparruko lauhilabetekari argitalpena (1. liburuki, 2007ko Azaroak 6)
    Soropsenerako Segurtasuna. Arrisku erradiologikoak osasun diagnostikoetan.
    Luis Carlos Martinez Gomez jaunak idatzita (Ospitaleko Erradiofisikan aditua - Erradiofisika eta Babesmen Erradiologikoaren Serbitzuan Ondoko Erradiofisikoa Madrileko '12 de Octubre' Ospital Unibertsitarioan
  • Pedrosa Irudi bidezko Diagnostikoa
    C.S.Pedrosak idatzita, 1984, Ed. Marban.
  • Fisika eta Medikuntza Tresneria
    Juan R. Zaragozak idatzita, 1992, Ed. Masson Salvat, Barcelona
  • ACR-aren Libutu Txuria, 2003
  • Segurtasun Nuklearraren Kontseilua 
  • Carestream Health 
  • Juan José Sanz jauna,
    Centro Médico Udalaitz-aren aitzindaria
  • Jose María Alustiza Echevarría jauna,
    Centro Médico Udalaitz-aren Radiologoa
  • Juan Torre Amann jauna,
    Centro Médico Udalaitz-aren Radiologoa

igo

'Probak'-ra itzuli

Ordutegia

Astelehenetik Ostegunera

7:30-tik 13:00-tara eta
14:30-tik 19:30-tara

Ostiralak

7:30-tik 14:00-tara

Larunbat eta Igandeak

Itxita

Analisiak

Erauzketa guneak
bi zentruetan,
7:30-tik 10:00-tara

Centro Médico UDALAITZ

Euskal Herria Plaza, 3., behea

  • Erradiologia
  • Mamografiak
  • Hezurren dentsitometria
  • OTA
  • Ekografiak
  • Osasun-Azterketak

943 794 422

Resonancias Magnéticas UDALAITZ

Nafarroa Etorbidea, 3, behea

  • Erresonantziak
  • Birgaikuntza

943 794 422

© 2017/05/04 Centro Médico Udalaitz (Kontaktu)

 

Nork garatuta: Aner Sistemas Informáticos, S.L.