HONcode

Health on the Net Fundazioaren  osasun web-orrientzako HONcode  Jokaera Kodea, Interneten bidezko osasun-laguntzari buruzko gai nagusienetako batera zuzenduta dago: informazioaren fidalgarritasuna eta sinesgarritasuna.

HON CODE - zertifikatua 11/2008Gu HONcode kodearen oinarriak  betetzen ditugu. Zigilu honek Health On the Net  fundazioaren 8 oinarrizko gidalerroak betetzen ditugula egiaztatzen du, web-orri honetan azaldutako informazio medikuaren kalitatea bermatuz. Egiaztatu ezazu gure zigilua hemen. 


Centro Médico UDALAITZ-ek HONcode-aren gidalerroen betetzea adierazten du:


Autoretza

Web leku honetan iradokitzen den osasun edo medikuntzako edozein aholku medikuntzako edo osasuneko profesionalek soilik hornitua izanen da, baldin eta eskainitako iradokizuna osasuneko profesional kualifikatu edo medikuntzako antolakuntza batena ez dela espresuki argitzen ez den bitartean.


Osagarritasuna

Leku honetan eskaintzen den informazioa egungo sendagilearen eta paziente edo bisitariaren artean dagoen harremana osatzera -ez ordezkatzera- zuzentzen da.


Isilpekotasuna

Web leku honek paziente eta bisitariei dagozkien datuen isilpekotasuna, identitate pertsonala barne, errespetatzen du. Web leku honen jabeek konpromisoa hartzen dute kokatuta dauden herrietan bai leku nagusiarentzat bai euren erreplikentzat (mirrors) mediku edo osasun-informazioaren pribatutasunaren alde ezarrita dauden baldintza legalak errespetatzeko eta gainditzeko.


Egoztea, Erreferentzi eta gaurkotzea

Egokia izanez gero, leku honetan biltzen den informazioa datuen iturrien erreferentzia garbiekin sustatuko da eta, ahal izanez gero, datu horiekiko hiperloturak ezarriko dira. Orrialde klinikoaren azkeneko berritzearen data nabarmenduko da (adibidez, orrialdearen bukaeran).


Bermea

Tratamendu espezifiko bati, ekoizpen komertzial edo zerbitzu bati dagozkion eskakizunak bere ongarritasunaren edo emaitzaren arloan egokiak eta objektiboak diren nabarmentzeekin sustatuko dira, 4 printzipioan argitu diren arauak erabiliz.


Autoreen gardentasuna

Web leku honen diseinatzaileek informazioa ahal den neurri gardenenean ematen saiatuko dira eta, bisitariek informazio gehigarria eduki dezaten, kontaktuko helbideak erantsiko dituzte. Webmasterak bere E- maila helbidea garbi adieraziko du web leku osoaren zehar.


Babeslearen gardentasuna

Garbi identifikatuko da web lekuaren babesa, barne diruarekin, zerbitzuekin edo materialarekin web leku honetarako laguntza eskaini duten antolakuntza komertzial eta ez komertzialen identitateak.


Publizitate-politikaren zintzotasuna

Leku honen finantza-iturria publizitatea izanez gero, nabarmenki adierazi beharko da. Web lekuan jabeek erabiltzen duten publizitate-politika laburki deskribatuko da. Bisitariei promozio-materiala eta iragarkiak aurkezterakoan kontutan edukiko da zein eratan eta zein testuinguruan egiten den, guzti hori web lekua eraiki duen instituzioak jatorrian sortutako materialetik erraz bereizteko.


Gaia: Zure datu pertsonalei eragin diezaiekeen segurtasuneko gertakari bati buruzko informazioa

Paziente agurgarria:

Centro Médico Udalaitz zentroaren eta Resonancia Magnética Udalaitzen sistema informatikoei eragin dien segurtasuneko gertakari baten berri eman nahi dizugu.

Zer gertatu da?

Apirilaren 17an, gure Zentroak “ransomware” motako eraso informatikoa jasan zuen. Horren ondorioz, gure sistemetara baimenik gabe sartu eta erasotzaileek sistemetan jasotako informazioaren zati bat zifratu zuten. Gertakaria berehala detektatu genuen, eta erantzuteko eta eusteko barne-protokoloak aktibatu genituen.

Zer datu pertsonalek jasan zitzaketen ondorioak?

Eskura dugun informazioaren eta kanpoko adituek egindako ikerketen arabera, ez da egiaztatu datuak zabaldu direnik.

Hala ere, gertakariaren izaera eta sistemetara baimenik gabe sartu izana direla eta, ezin da aukera hori erabat baztertu. Eragindako informazioan honako hauek daude sartuta:

  • Identifikazio-datuak: izen-abizenak, eta, beharrezkoa izan balitz, NAN zenbakia, harremanetarako datuak eta identifikatzeko beharrezkoak diren beste datu batzuk.
  • Gure jardueraren ondoriozko osasunari buruzko datuak.

Gertakariak ez du eraginik izan datu edo ordainbideetan (txartela, kontu-zenbakia, eta abar), ez eta NANaren fotokopietan ere.

Zein izan daitezke ondorioak?

Identifikazio- eta osasun-datuen esposizio posible horrek honelako arriskuak ekar ditzake:

  • Osasun arloko informaziorako sarbide desegokia.
  • Zure nortasuna usurpatzea edo ordeztea.
  • Datu horiek argitaratzea eta, ondorioz, horien gaineko kontrola galtzea.
  • Datu horiek komunikazio engainagarriak, iruzur-saiakerak, spama eta abarrak bidaltzeko erabiltzea.

Zer neurri hartu ditugu?

Gertakaria detektatu zuenetik, Zentroak neurri hauek hartu ditu, besteak beste:

  • Kaltetutako sistemak berehala isolatzea.
  • Zibersegurtasuneko kanpoko espezialisten esku-hartzea, gertatutakoa ikertzeko, eta informazioari eusteko eta hura berreskuratzeko.
  • Segurtasun-neurri teknikoak eta antolakuntzakoak indartzea.
  • Ertzaintzaren aurrean salaketa jartzea.
  • Gertaeraren berri ematea Datuak Babesteko Espainiako Agentziari.
  • Zaintza-neurri gehigarriak, edozein erabilera oker detektatzeko.

Zer egin dezakezu zuk?

Kalte posibleak prebenitzeko, honako neurri hauek gomendatzen dizkizugu:

  • Ez fidatu datu pertsonalak edo osasun informazioa eskatzen dizun eta zuk eskatu ez duzun edozein komunikaziorekin.
  • Ez eman informaziorik eskatzailearen nortasuna eta erabilitako komunikazio-bidea egiaztatu gabe.
  • Kontu handia izan osasun arloko profesionalek edo gure Zentrokoek egindakoak diruditen dei, mezu elektroniko edo mezuekin.
  • Zentroaren ohiko bide egiaztatuak soilik erabili zure osasun arloko informazioarekin lotutako edozein kudeaketarako.
  • Jarri gurekin harremanetan ezohikotzat jotzen duzun edozein zalantza edo egoeraren aurrean.

Non lor dezakezu informazio gehiago?

Informazio gehiago lortzeko: 943794422 | inform@cmudalaitz.com

Datuak Babesteko ordezkaria: 943453588 | udalaitz@dpobide.com

Sentitzen dugu egoera honek eragozpenik sortu badizu, eta gure sistemen segurtasuna indartzeko arreta handienarekin lanean ari garela ziurtatzen dizugu.

Adeitasunez,
Centro Médico Udalaitz / Resonancia Magnética Udalaitz
Euskal Herria plaza, 3. 20500 Arrasate (Gipuzkoa)

Arrasaten, 2026ko apirilaren 30ean

OHAR GARRANTZITSUA

Zure datu pertsonalei eragin diezaiekeen segurtasuneko gertakari bati buruzko informazioa

+ Irakurri komunikatua

Ordutegia

Astelehenetik Ostegunera

7:30-tik 13:00-tara eta
14:30-tik 19:30-tara

Ostiralak

7:30-tik 14:00-tara

Larunbat eta Igandeak

Itxita

Analisiak

Erauzketa guneak
bi zentruetan,
7:30-tik 10:00-tara

Centro Médico UDALAITZ

Euskal Herria Plaza, 3., behea

  • Erradiologia
  • Mamografiak
  • Hezurren dentsitometria
  • OTA
  • Ekografiak
  • Osasun-Azterketak

943 794 422

Resonancias Magnéticas UDALAITZ

Nafarroa Etorbidea, 3, behea

  • Erresonantziak
  • Birgaikuntza

943 794 422

© 2018/02/28 Centro Médico Udalaitz (Kontaktu)

 

Nork garatuta: Aner Sistemas Informáticos, S.L.