Eskuragarritasuna

Informazioa erabat eskuragarri jartzea, inolako mugarik izan gabe urritasunen, ezintasunen edo minusbaliotasunen ondorioz.

Erabiltzaile askok gure ohiko testuinguruez oso bestelakoak behar dituzte web guneetako informazioa eskuratzeko:

  • Entzumen-, ikusmen- edo mugikortasun-arazoak dituztelako.
  • Irakurtzeko edo ulertzeko arazoak dituztelako.
  • Ezin dutelako teklatua edo sagua erabili.
  • Testu bakarreko irakurgailua, pantaila txikia, konexio mantsoa... dutelako.

Biztanleriaren % 10-20 egoera horretan dago. Horientzat guztientzat oso nekeza izaten da, eta batzuetan ezinezkoa, gune estandarretan nabigatzea.

Ondorioz, tresna eta erreminta bereziak (adibidez, ahots-nabigatzaileak edo pantaila-handitzaileak) sortu ditugu, ordenagailua erabiltzaile horien jarduteko moduarekin bat etor dadin. Beraz, edukiak egituratu egin behar dira, erabilgarriak izateko.


Estandarrak

Dokumentuen egitura finkatzeko Hipertestua Markatzeko Lengoaia Hedagarria (XHTML)  erabili dugu, eta elementuak kokatzeko eta grafikoki aurkezteko, berriz Teilakatutako Estilo Orriak (CSS) . Orri guztiak XHTML 1.1 Transitional  eta CSS 2.0  eran balidatu dira.


Azkar iristeko teklak

Web gunearen eskuragarritasuna hobetzeko, azkar iristeko teklak edo 'accesskeys' izenekoak aktibatuta daude.

Teklatuaren lasterbideen erabilera eta aktibazioa erabiltzailearen nabigatzailearen edo agentearen araberakoa da. Ohikoenek honako tekla-konbinazio hauek erabiltzen dituzte:

  • Internet Explorer: ALT + tekla + ENTER
  • Netscape: ALT + tekla
  • Mozilla: ALT + MAYUS + tekla
  • Opera: MAYÚSCULAS + ESC + tekla
  • (Macintosh ordenagailuetan, ALT teklaren ordez CTRL tekla erabili behar da).

Azkar iristeko teklen bidez egin daitezkeen estekak azpimarratuta ageri dira:

  • 0: Orriaren hasiera
  • 1: Edukietara salto egin
  • 2: Orriaren oina
  • G: Ongietorri
  • Z: Zentru Medikua
  • R: Erresonantzia
  • E: Espezialistak
  • B: Probak
  • U: Ultrasoinu bidezko Teknikak
  • X: X Izpien bidezko teknikak
  • M: Erresonantzia Magnetikoa
  • I: Instalazioak
  • S: Sarbide Pribatua
  • K: Kontaktu
  • T: Eskuragarritasuna
  • L: Legezko Oharra
  • P: Pribatutasuna
  • W: Web Mapa
  • H: HONcode
  • K: Política de cookies

Irudiak

Irudi guztiek deskribapen laburra dute, "alt" atributuen bidez, eta deskribapen luzeagoa behar dutenek, berriz, "longdesc" atributuan zehaztuta daukate.


Ikus-diseinua

Web guneak geruzak eta teilakatutako estilo-orriak (CSS) erabiltzen ditu informazioa formateatzeko. Aurkezpeneko edukia bereizi egin da, inguru desberdinetatik iristea eta informazioa behar bezala ikustea ziurtatzeko.

Web gunearen eduki nagusietan letra-iturrien tamaina erlatiboak erabili dira, erabiltzaileek beren nabigatzaileeak eskainitako testu-aukeren bidez konfigura ditzaten. Webgune hau ondo ikusten dela frogatu dugu bertsio desberdinetako nabigatzaile nagusi (Internet Explorer 6 eta hobeak, Mozilla, Opera), plataforma, ekipo eta konfigurazioetan.

Gaia: Zure datu pertsonalei eragin diezaiekeen segurtasuneko gertakari bati buruzko informazioa

Paziente agurgarria:

Centro Médico Udalaitz zentroaren eta Resonancia Magnética Udalaitzen sistema informatikoei eragin dien segurtasuneko gertakari baten berri eman nahi dizugu.

Zer gertatu da?

Apirilaren 17an, gure Zentroak “ransomware” motako eraso informatikoa jasan zuen. Horren ondorioz, gure sistemetara baimenik gabe sartu eta erasotzaileek sistemetan jasotako informazioaren zati bat zifratu zuten. Gertakaria berehala detektatu genuen, eta erantzuteko eta eusteko barne-protokoloak aktibatu genituen.

Zer datu pertsonalek jasan zitzaketen ondorioak?

Eskura dugun informazioaren eta kanpoko adituek egindako ikerketen arabera, ez da egiaztatu datuak zabaldu direnik.

Hala ere, gertakariaren izaera eta sistemetara baimenik gabe sartu izana direla eta, ezin da aukera hori erabat baztertu. Eragindako informazioan honako hauek daude sartuta:

  • Identifikazio-datuak: izen-abizenak, eta, beharrezkoa izan balitz, NAN zenbakia, harremanetarako datuak eta identifikatzeko beharrezkoak diren beste datu batzuk.
  • Gure jardueraren ondoriozko osasunari buruzko datuak.

Gertakariak ez du eraginik izan datu edo ordainbideetan (txartela, kontu-zenbakia, eta abar), ez eta NANaren fotokopietan ere.

Zein izan daitezke ondorioak?

Identifikazio- eta osasun-datuen esposizio posible horrek honelako arriskuak ekar ditzake:

  • Osasun arloko informaziorako sarbide desegokia.
  • Zure nortasuna usurpatzea edo ordeztea.
  • Datu horiek argitaratzea eta, ondorioz, horien gaineko kontrola galtzea.
  • Datu horiek komunikazio engainagarriak, iruzur-saiakerak, spama eta abarrak bidaltzeko erabiltzea.

Zer neurri hartu ditugu?

Gertakaria detektatu zuenetik, Zentroak neurri hauek hartu ditu, besteak beste:

  • Kaltetutako sistemak berehala isolatzea.
  • Zibersegurtasuneko kanpoko espezialisten esku-hartzea, gertatutakoa ikertzeko, eta informazioari eusteko eta hura berreskuratzeko.
  • Segurtasun-neurri teknikoak eta antolakuntzakoak indartzea.
  • Ertzaintzaren aurrean salaketa jartzea.
  • Gertaeraren berri ematea Datuak Babesteko Espainiako Agentziari.
  • Zaintza-neurri gehigarriak, edozein erabilera oker detektatzeko.

Zer egin dezakezu zuk?

Kalte posibleak prebenitzeko, honako neurri hauek gomendatzen dizkizugu:

  • Ez fidatu datu pertsonalak edo osasun informazioa eskatzen dizun eta zuk eskatu ez duzun edozein komunikaziorekin.
  • Ez eman informaziorik eskatzailearen nortasuna eta erabilitako komunikazio-bidea egiaztatu gabe.
  • Kontu handia izan osasun arloko profesionalek edo gure Zentrokoek egindakoak diruditen dei, mezu elektroniko edo mezuekin.
  • Zentroaren ohiko bide egiaztatuak soilik erabili zure osasun arloko informazioarekin lotutako edozein kudeaketarako.
  • Jarri gurekin harremanetan ezohikotzat jotzen duzun edozein zalantza edo egoeraren aurrean.

Non lor dezakezu informazio gehiago?

Informazio gehiago lortzeko: 943794422 | inform@cmudalaitz.com

Datuak Babesteko ordezkaria: 943453588 | udalaitz@dpobide.com

Sentitzen dugu egoera honek eragozpenik sortu badizu, eta gure sistemen segurtasuna indartzeko arreta handienarekin lanean ari garela ziurtatzen dizugu.

Adeitasunez,
Centro Médico Udalaitz / Resonancia Magnética Udalaitz
Euskal Herria plaza, 3. 20500 Arrasate (Gipuzkoa)

Arrasaten, 2026ko apirilaren 30ean

OHAR GARRANTZITSUA

Zure datu pertsonalei eragin diezaiekeen segurtasuneko gertakari bati buruzko informazioa

+ Irakurri komunikatua

Ordutegia

Astelehenetik Ostegunera

7:30-tik 13:00-tara eta
14:30-tik 19:30-tara

Ostiralak

7:30-tik 14:00-tara

Larunbat eta Igandeak

Itxita

Analisiak

Erauzketa guneak
bi zentruetan,
7:30-tik 10:00-tara

Centro Médico UDALAITZ

Euskal Herria Plaza, 3., behea

  • Erradiologia
  • Mamografiak
  • Hezurren dentsitometria
  • OTA
  • Ekografiak
  • Osasun-Azterketak

943 794 422

Resonancias Magnéticas UDALAITZ

Nafarroa Etorbidea, 3, behea

  • Erresonantziak
  • Birgaikuntza

943 794 422

© 2018/02/28 Centro Médico Udalaitz (Kontaktu)

 

Nork garatuta: Aner Sistemas Informáticos, S.L.